YUWA DONOSTIA 2019

Yuwa Donostia 2019 proiektua ezagutzen duzu?

Yuwa, Jharkhand-en (India) landa eremuan, familia behartsuekin lan egiten duen erakundea da. Bertako emakumezko umeak arriskuan daude, alde batetik ezkontzera behartzen dituztelako eta bestetik, esklabo biktimak direlako. Programa honen bidez, Yuwak kirola eta heziketa erabiltzen du emakumeen izaera, konfindantza eta adorea garatzeko. Modu honetan, euren lurraldera bueltatzen direneako bertako egoera aldatzeko erreminta gehiago izango dituzte.

Guzti hau azalduta, argi ikusi dugu LILATONa proiektuarekin bat egin behar duela. Horregatik, Donostiara gerturatuko diren 12 emakumeei LILATONean parte hartzera gonbidatu diegu. Yuwaren eskutik, gure eskutik eta zure eskutik helduta, euren ESKUBIDEAK aldarrikatzeko martxoaren 10ean.

 

FACEBOOK YUWA      INSTAGRAM YUWA     TWITTWER YUGA

 

2018 argazkia  |  Yuwa – Real Sociedad

FACEBOOK YUWA INSTAGRAM YUWA TWITTWER