OHIKO GALDERAK

/// NON EMAN DEZAKET IZENA KARRERA BIRTUALEAN?

Ondorengo estekan 👉 lilaton.es/eu/izen-emateak/

/// NOIZTIK AURRERA EMAN DEZAKET IZENA?

Urtarrilaren 13tik aurrera (10: 00etan) eta martxoaren 4ra arte (23: 55an).
  • ⚠️⚠️⚠️Kamiseta garaiz eskuratzeko, otsailaren 21a baino lehen egin beharko duzu izen-ematea eta erosketa.⚠️⚠️⚠️

/// ZER KOSTU DU LILATON LASTERKETA BIRTUALEAN PARTE HARTZEAK?

Izen-emateak 4 euroko kostua du eta Lilatonek euro bat bideratuko du We Are like You kausa solidariora.

/// APUNTATU AL DAITEZKE GIZONAK?

Ez. LILATONa EMAKUMEZKOEN LASTERKETA da, beraz, LILATON LASTERKETA BIRTUALAREN SAILKAPEN OFIZIALEAN EMAKUMEAK BAKARRIK AGERTUKO DIRA.
Hala ere, gizonek aurtengo kamiseta gustuko badute, emakume baten inskripzioaren bidez erosteko aukera izango dute. Gogoratu parte-hartzaile bakoitzak, gehienez 5 kamiseta erosi ahal izango dituela.
Ez dugu ahaztu behar ekitaldi honek BERDINTASUNA ALDARRIKATZEN duela bere lehen egunetik, eta egun honetan EMAKUMEAREN PROTAGONISMOA FUNTSEZKOA DA DESBERDINTASUNA DESAGERRARAZTEKO BORROKARAKO; eta, horretarako ezin bestekoa da gizonaren babesa.
Denok oihukatu behar dugu inoiz baino ozenago, GORA LILATON, AURTEN ERE ON!

/// PARTE HAR DAITEKE OINEZ?

Bai. Aurten Lilatoia oinez egiteko aukera dago.
Izena ematerakoan, honako modalitate hauen artean aukeratu beharko duzu:

  • ✅ Korrika
  • ✅ Ibili edo Nordic-Walking
  • ✅ Patinak
  • ✅ Handbike

ZEIN ADINETATIK AURRERA EMAN DEZAKET IZENA LILATON BIRTUALEAN?

  • ✅ Korrika egitea: 2007an edo lehenago jaio diren guztiak. (14 urte bete beharko ditu 2021ean)
  • ✅ Ibiltzea edo Nordic-Walking: 2012an edo lehenago jaio diren guztiak. (9 urte bete beharko ditu 2021ean)
  • ✅ Patinatzea: 2007an edo aurreko urteetan jaio diren guztiak. (14 urte bete beharko ditu 2021ean)
  • ✅ Handbike: 2007an edo aurreko urteetan jaio diren guztiak. (14 urte bete beharko ditu 2021ean)

/// APUNTATU AL NAITEKE MODALITATE BATEAN BAINO GEHIAGOTAN?

Ez. Modalitate bakar batean apuntatu beharko duzu, eta modalitate hori aukeratu izena ematerakoan.

/// EGIN DITZAKET 5KM HORIEK KORRITZEKO ZINTAN EDO LEKU ITXI BATEAN

Ez. Ibilbidea esparru itxi batetik kanpo egin beharko da, eta ez du balio korrika egiteko zitan egiteak.

/// IZENA EMAN DAITEKE TALDE GISA?

Bai. Formularioa betetzerakoan, taldearen izena adierazteko aukera duzu.
10 partaide baino gehiago dituzten taldeei LILATON TALDEAREKIN, lilaton@lilaton.es, harremanetan jartzeko aholkatzen diegu.

 👉EXCEL BAT BETE ETA DIRU-SARRERA BAKARRA EGINEZ APUNTATU AHAL IZANGO ZARETE.

/// BEHIN IZENA EMANDA, ZER EGIN BEHAR DUT?

Izena eman duen korrikalariak App-a deskargatu beharko du proba egiteko.

/// NOIZ DESKARGATU BEHAR DUT APP-A?

LILATON TALDEAK bide ofizialetan iragarriko du zein momentutik aurrera deskargatu dezakeen APP.
Aplikazio baliagarria da Android eta iOS-rentzat, oso intuitiboa eta erraza da. Gainera, zehatz-mehatz azalduko da nola funtzionatzen duen, entrenamenduez eta txapelketaren egunaz gozatu ahal izateko.

/// ZERGATIK IRAUTEN DU 4 EGUN LILATOIAK?

Izan ere, horrela, zu izango zara lehiaketaren eguna eta ordua aukeratuko dituena.

/// LILATON BAT BAINO GEHIAGO EGIN DEZAKET?

Behin bakarrik lehiatu ahal izango zara.

/// BADAGO LILATON 2021 KAMISETARIK?

Bai. Izena ematerakoan Lilaton kamiseta erosteko aukera izango duzu 7 euroren truke.

/// BA AL DAGO KAMISETA EROSTEKO AUKERARIK LASTERKETAN IZENA EMAN GABE?

Ez. Lilaton lasterketa birtualean izena ematen duten emakumeek soilik erosi ahal izango dute kamiseta.

/// BADAGO KAMISETA BAT BAINO GEHIAGO EROSTEKO AUKERARIK?

Bai. Korrikalari bakoitzak 5 kamiseta erosi ahal izango ditu.

/// ZER KAMISETA-MODELOA DA?

Emakume-modeloa eta/edo unisex modeloa hautatzeko aukera egongo da.

Garrantzitsua da neurrien taulari arreta jartzea erosketa egin aurretik.
👉 KONTSULTATU MODELOAK ETA NEURRIAK: lilaton.es/kamiseta /

/// AUKERATUTAKO KAMISETA TAILA ALDATU DEZAKET?

Ondorengo estekan sartuz gero 👉 https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/lilaton-virtual/my-registration  zure kamiseta tailaren eskaera aldatu dezakezu otsailaren 19a baino lehen.

/// NON JASO BEHAR DUT KAMISETA?

Apuntatzeko momentuan adierazitako establezimenduan jaso beharko duzu.
👉 KONTSULTATU ENTREGA-PUNTUAK: lilaton.es/eu/non-jaso-kamiseta/

/// EGONGO AL DA SARIRIK IRABAZLEENTZAT?

Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuak korrika, patinatzea eta handbike modalitateetan sarituko dituzte.
👉 KONTSULTATU KATEGORIAK: lilaton.es/premiatuak

///DESKALIFIKAZIOAK:

Lehiaketaren antolakuntzak, Atlético San Sebastián-ek probak irauten duen bitartean ibilbide osoa egiten ez duen edo kirolaz kanpoko portaera duen edonor erretiratzeko ahalmena du.