HISTORIKOA

 

///HISTORIKOA

Bertan LILATON TALDEAK ekoiztutako lasterketari buruzko informazioa agertuko da.

Edukia:

  • Esparru orokorreko bi bideo:
    • LILATON lasterketaren 20.urteurrena
    • Emakumea eta euskal herriko kirolak
  • Informazio historikoa eta LILATONEN web orrian argitaratzen joango den informazioa jasoko dituzten sail desberdinak.

///LILATON 30 URTE MARTXAN

1990ean Donostiako Koordinadora Feministak emakumeentzat Lilaton, 5 km tako lasterketa antolatu zuen.

Aldarrikapenak argiak ziren:

Sarien berdintasuna, emakumeak kirola kalean egitera animatzea eta beste lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea.

30 urte igaro dira, eta Lasterketa sendoa eta ezaguna bihurtu da. Emakume askorentzat, kirolean lehen urratsak emateko erreferentzia bilakatuz..

 

 

///EMAKUMEAK PLAZAN

Betidanik, herri kiroletan, beste kirol guztietan bezala, gizonek osatu dute gehiengoa.

Hala ere aurreko garaietan ere izan ziren horretan aurreneko pausuak ematera ausartu ziren emakumeak eta gaur egun ere baditugu, taldean edo bakarka, ingudean, txingetan, aizkoran sokatiran, harriak jasotzen, arraunean, pilotan, edo idi-frogan aritzen diren emakumeak.

Dena dela, edozein kirol dela, partaideak emakumeak direnean, ez du jasotzen berdintasuna sustatzen duen edozein legeek exijitu beharko lukeen parekotasuna. Ez instituzioen laguntzen bidetik ez eta ere komunikabideen laguntza eta zabalkuntzarenetik.

Egiten ari direna eta hain gutxi ezagutzen den hori ezagutarazi nahi izan dugu, emakumeak eta neska gaztetxoak kirola egitera animatuko ditugulakoan.

 

ESKUBIDE GUZTIAK BABESTUAK

[top]