GAUTENA

EURO SOLIDARIOA

2020ko EURO SOLIDARIOA (aukerako) GAUTENA Elkarteari zuzudenduko zaio. Eta lortutako diru kopurua GAUTENARI emango zaio. Lortutako zenbatekoa autismoaren espektroaren nahasmendua duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko erabiliko da.

Abenduak 10ean irekiko ditugu izen-emateak eta 31. LILATONean apuntatzeko unean, pultsera-solidarioa eramateko aukera izango duzu €uro 1en truke.
💙Gainera nahi dituzun eskumuturreko guztiak erosi ahal izango dituzu!💙

EURO SOLIDARIOA (aukerako)

Nahi dituzun eskumuturreko guztiak erosi ahal izango dituzu. 1 €unitateko

GAUTENA

Gipuzkoako Autismo Elkartea, irabazi asmorik gabeko erakunde bat da eta bere helburua Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) duten pertsonen eta beraien familien bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako honako zerbitzu sarea du: Diagnostiko eta Tratamendua, Hezkuntza, Eguneko Arreta, Etxebizitza, Aisialdia eta Denbora Librea eta Familientzako Laguntza Zerbitzua.

Bere misioa laguntza pertsonalaren kudeaketa bultzatzea da; hain zuzen ere, Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonek eta euren familiek erabateko bizi-kalitatea lortzeko aukera izan dezaten, inklusioaren alde egiten duen gizarte batean.

Gautenak 40 urte baino gehiagoko ibilbide sendoa du AENaren alorrean. Behin baino gehiagotan nazioarteko erakundek bere egitekoa aitortu dute, hala nola, Europar Parlamentuak, 2016an Europar Hiritartasun Saria eman ziotela.

Zer da AEN?

AEN neuro-garapenaren nahaste bat da eta nerbio-sistema zentralean eta garunaren funtzionamenduan du eragina. Nagusiki bi arlotan eragiten ditu zailtasunak: komunikazioan eta elkarreragin sozialean eta pentsamenduaren eta jokabidearen malgutasunean.

1. Komunikazio eta elkarreragin sozialean urritasunak

a. Gizarteko eta emoziozko elkarrekikotasuna
b. Hitzezkoak ez diren komunikaziozko jokabideen erabilera pertsonen arteko interakziorako.
c. Garapen mailarekin bat datozen erlazioak garatzea eta mantentzea.

2. Pentsamenduaren eta jokabidearen malgutasuna

a. Jokaera, interes edo jardueren patroi murriztaileak edota errepikakorrak.
b. Hizkeraren, mugimenduen edota objektuen erabilpen errepikakor eta estereotipatua.
c. Errutina zurrunak, interes finkoak eta aldaketetarako gehiegizko erresistentzia.
d. Zentzumenen estimuluekiko hiper edo hipo-erreakzioak.

DATUAK

  • Gautenak 900 pertsona inguru artatzen ditu
  • ASDEUren arabera, autismoari buruzko ikerketa europarra, 7 eta 9 urte bitarteko neska eta mutilen %0,7ak AEN du.
  • Autismoak, gaur egun, EZ du sendabiderik.