ARAUDIA

 

///LILATON ARAUDIA

Art. 1º.-  Atlético San Sebastián Elkarteak 31. LILATON  lasterketa antolatuko du Donostian, 2020ko Martxoaren 1ean.

Art. 2º.- Maila guztietako atletek Atlético SS-ek asignatutako dortsalarekin egingo dute korrika eta hauek ondorengo lekuetan jaso daitezke:

  1. EMAKUMEEN ETXEAN jaso behar dute ondorengo egun eta orduetan:
      • Otsailak 28 (ostirala) eta otsailak 29 (larunbata), 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  1. Edo izena emateko garaian hautatutako KIROL DENDAN:
    • Merkataritza ordutegian. Hemen kontsultatu
      • Shanti-Kirolak (Tolosa) | Otsailaren 27an (osteguna), Otsailaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata)
      • LEIZE MODA (Tolosa) | Otsailaren 27an (osteguna), Otsailaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata)
      • Deportes Apalategi (Zumarraga) | Otsailaren 27an (osteguna), Otsailaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata)
      • Deportes Askasibar Inter Sport (Eibar) | Otsailaren 27an (osteguna), Otsailaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata)
      • Vitoria Running Fiz (Vitoria-Gasteiz)| Otsailaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata)
      • Zariquiegui Pamplona (Iruña) | Otsailaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata)
      • Inter Sport (Bilbo) | Otsailaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata)
      • Leire Sport (Irun) | Otsailaren 28an (ostirala) eta 29an (larunbata)

Edozein pertsonak eskuratu dezake, NAN zenbakia, izen eta abizenak eramatearekin nahikoa izango da, bertan jarritako zerrendetan dortsaleko zenbakia bilatuz.

Art. 3º.- Lilaton programazioa:

  • Plaza Gipuzkoan egongo da Kontsigna 09:00etatik 12:00etara.
    • Sobre barruko etiketa ipinita eraman beharko da bertan utzitako poltsan edo motxilan. Balio handiko objeturik ez uztea gomendatzen da.
  • 09:30ean, beroketa BOULEVARDean.
  • 10:30ean, LILATON lasterketaren hasiera (5Km) BOULEVARDean.
  • 10:00etatik 15:00etara, Kontxako kabinetan dutxa hartzeko aukera izango da (Hotel Londres-en altueran).
  • 11:30ean, garaikurrak lasterketa amaitutakoan banatuko dira, 11:00etan gutxi gora behera, ALDERDI EDERREN, maila bakoitzeko lehen hirurei, helmugara-iriste hurrenkeraren arabera (denbora ofiziala) sarituko dira, baita hiru talde gendetsuenak ere.

Art. 4º.- Lizentziadun eta lizentziarik ez duten emakumezko atletek parte hartu dezakete.

Art. 5º.- Izen-emateak on-line bakarrik egin daitezke: www.lilaton.es

  • Ohiko inskripzioa: 11€
  • Inskripzio solidarioa: 12€. Opari bezela Lilaton Pultsera-Solidarioa eramango duzu. Gainera, nahi dituzun pultserak erosteko aukera izango duzu!!! Gogoratu, bildutako dirua GAUTENA-ri zuzenduko zaio.

Inskripzioak otsailak 20 arte irekita egongo dira edo dortsalak agortu arte. Bajak urtarrilak 31 arte tramitatuko dira eta Urtarrilaren 1etik aurrera ez da dirurik itzuliko.

Dortsal aldaketak ez dira onartuko.

 Art. 6º.- Irteera eta helmuga Boulevard-ean kokatuta egongo da, Kioskoaren altueran.

Art. 7º.- Garaikurrak Alderdi Ederren banatuko dira lasterketa amaitu bezain laster, helmugara-iriste hurrenkeraren arabera eta maila bakoitzeko 3 denbora hoberenak izango dute saria. (DENBORA OFIZIALA).

Klasifikazio orokor bat eta mailaka ezarriko da.

  • JUNIORRAK: 14 eta 25 urte bitartean.
  • SENIORRAK: 26 eta 45 urte bitartean.
  • BETERANOAK: 46 eta 59 urte bitartean.
  • 60+: 60 urtetik aurrea.

Art. 8º.- Animaliak ez dira onartuko lasterketan eta ume-kotxeekin parte hartzea arriskutsua denez, ezingo da erabili.

Art. 9º.- Antolakuntzak baztertu egiten du proba honetan parte hartzeak norberari, beste edonori edota hirugarren pertsona batek atletari eragin diezazkiokeen kalte-galeren edo lesioen ardura.

Art. 10º.- Ezinbesteko kausengatik (ekaitza, eta abar) lasterketa geldiarazi behar bada, antolakuntzak ez du inskripzioen zenbatekoa itzuliko.

Art. 11º.- Lehiakide guztiek, parte hartzeagatik, Araudi hau onartzen dute. Bertan aurreikusia ez dagoena, IAAFeko araudiari erantzungo dio.