ADEMGI

2019ko EURO SOLIDARIOA (aukerako) ADEMGI Elkarteari zuzudenduko zaio. Eta lortutako diru kopurua ADEMGIk eskeintzen dituen erreabilitazio zerbitzuetara zuzenduko da, fisioterapia eta logopedia, ain zuzen ere. Esklerosis Anizkoitza d duten pertsonen eguneroko bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

LILATONen xedeak 2 dira: bat, gaixotasuna hobeto ezagutzera ematea eta bi, ekonomikoki lagundu ADEMGIri zuen eskuzabaltasunari esker.

Abenduak 11n irekiko ditugu izen-emateak eta 30. LILATONean apuntatzeko unean, pultsera-solidarioa eramateko aukera izango duzu €uro 1en truke.
💙Gainera nahi dituzun pultsera kopurua erosteko aukera izango duzu!!!💙

ZER DA ADEMGI?

Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea –ADEMGI- onura publikoko aitorpena duen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Bere eginkizuna, besteak beste, esklerosi anizkoitza duten pertsonen nahiz bere senideen bizi-kalitatea hobetzean datza.

Helburuak:

  • Gaixotasuna duten pertsonei eta bere senideak informatu, bideratu eta aholkatzea.
  • Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei, zerbitzu fisiko-psikologiko espezializatu bat eskaini.
  • Mugimendu elkargarria bultzatu.
  • Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen gizarteratzea ahalbidetu.
  • Ikerkuntza eta osasun lanbide harremanak sustatu.

ZER DA ESKLEROSI ANIZKOITZA?

Esklerosi Anizkoitza nerbio sistema zentralaren gaixotasun bat da. Garuna nahiz bizkarmuina puztu edo handitu egiten dira eta ondorioz mielina (nerbioak babesten dituen koipea) desagertzen joaten da. Honek guztiak, nerbio sisteman zehar orban ak sortzen ditu, azkenik nerbioaren galera eraginaz.

Orokorrean, Esklerosi Anizkoitza denboran zehar errepikatzen diren agerraldien bidez adierazten da eta honek garuna nahiz gorputzean ondorioak eragin ditzake.

  • Esklerosi Anizkoitza gazte helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarriena da, eta trafiko istripuen atzetik bigarren ezintasuna kausa da.
  • Gaixotasun kronikoa bat da eta sortarazten dituen ondorioek jasaten dutenen bizi-kalitatea baldintzatu dezakete. Horregatik gizartean duen eragina nabarmena da.

 

  • EZ da kutsakorra
  • EZ da hereditarioa
  • EZ da hilkorra

Esklerosi Anizkoitzaren síntoma sarrienak honako hauek dira:

  • Sentimen, oreka eta mintzairan arazoak.
  • Gorputzaren ahulezia eta kasu larrietan paralisia.
  • Ikusmen eta gernu sisteman alterazioak, zorabioa eta nekea.

 

  • 700 PERTSONEK ESKLEROSI ANIZKOITZA PAIRATZEN DUTE GIPUZKOAN
  • 2000 PERTSONEK EUSKADIN
  • 47000 PERTSONEK PAIRATZEN DUTE ESTATU MAILAN

 

5 ORDUKO KASU BERRI BAT DIAGNOSTIKATZEN DA ESTATUAN