ARAUDIA

 

///LILATON ARAUDIA

 Art. 1º.- LILATON TALDEAK, Atlético San Sebastián Elkartearekin batera, 29. LILATON  lasterketa antolatuko du Donostian, 2018ko Martxoaren 4ean.

 Art. 2º.- Maila guztietako atletek Atlético SS-ek asignatutako dortsalarekin egingo dute korrika eta EMAKUMEEN ETXEAN jaso behar dute ondorengo egun eta orduetan:

  • Martxoak 2 (ostirala) eta 3 (larunbata) , 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Edozein pertsonak eskuratu dezake, NAN zenbakia, izen eta abizenak eramatearekin nahikoa izango da, bertan jarritako zerrendetan dortsaleko zenbakia bilatuz.

 Art. 3º.- Lilaton programazioa:

  • Plaza Gipuzkoan egongo da Kontsigna 09:00etatik 12:00etara.
    • Sobre barruko etiketa ipinita eraman beharko da bertan utzitako poltsan edo motxilan. Balio handiko objeturik ez uztea gomendatzen da.
  • 09:45etan, BEGISARE elkartearekin topaketa BOULEVARDean.
  • 10:00etan, AERO-ZUMBA beroketa BOULEVARDean.
  • 10:30etan, LILATON lasterketaren hasiera (5Km).
  • 10:00etatik 15:00etara, Kontxako kabinetan dutxa hartzeko aukera izango da (Hotel Londres-en altueran).
  • 11:30etan, garaikurrak lasterketa amaitutakoan banatuko dira, 11:00etan gutxi gora behera, ALDERDI EDERREN, maila bakoitzeko lehen hirurei, helmugara-iriste hurrenkeraren arabera (denbora ofiziala) sarituko dira, baita hiru talde gendetsuenak ere.
  • Boulevard-ean masaje zerbitzua egongo da LUKAI ESKOLA-ren eskutik.

Art. 4º.- Lizentziadun eta lizentziarik ez duten emakumezko atletek parte hartu dezakete.

Art. 5º.- Izen-emateak ondorengo web orrialdearen bitartez egin behar dira:  www.kirolprobak.com

  • Ohiko inskripzioa: 10€
  • Inskripzio solidarioa: 11€ (BEGISARE)

Inskripzioak otsailak 19 arte irekita egongo dira edo dortsalak agortu arte.

 Art. 6º.- Irteera eta helmuga Boulevard-ean kokatuta egongo da, Kioskoaren altueran.

Art. 7º.- Klasifikazio orokor bat eta mailaka ezarriko da. Hauek www.kirolprobak.com web orrian jakinaraziko dira.

  • JUNIORRAK: 14 eta 25 urte bitartean.
  • SENIORRAK: 26 eta 45 urte bitartean.
  • BETERANOAK: 46 eta 59 urte bitartean.
  • 60+: 60 urtetik aurrea.

Otsailaren 15a arte gestionatuko dira bajak, eta ondorioz diru itzulpenak. Otsailaren 16tik aurrera, ez da dirurik itzuliko

Art. 8º.- Animaliak ez dira onartuko lasterketan eta ume-kotxeekin parte hartzea arriskutsua denez, ezingo da erabili.

Art. 9º.- Antolakuntzak baztertu egiten du proba honetan parte hartzeak norberari, beste edonori edota hirugarren pertsona batek atletari eragin diezazkiokeen kalte-galeren edo lesioen ardura.

 Art. 10º.- Ezinbesteko kausengatik (ekaitza, eta abar) lasterketa geldiarazi behar bada, antolakuntzak ez du inskripzioen zenbatekoa itzuliko.

Art. 11º.- Lehiakide guztiek, parte hartzeagatik, Araudi hau onartzen dute. Bertan aurreikusia ez dagoena, IAAFeko araudiari erantzungo dio.

 

www.gafatletismo.com